Ordutegiak eta egun baliogabeak

Egun baliogabeen egutegia administrazio-prozeduren izapidean zehaztutako epeetara mugatzeko balio duen dokumentu bat da.

Lan-egutegi ofizialaren arabera egiten da, egun baliogabeak zehaztuta esparru bakoitzean (estatuko administrazioa, autonomikoa edo tokikoa).

Egunetan zehaztutako epeei dagokienez, egun guztiak dira baliodunak, igandeak eta jaiegunak izan ezik. Kontuan hartu behar da larunbatak egun baliogabetzat jotzen direla epeak zenbatzean, 39/2015 Legea indarrean hasi zenetik, hau da, 2016ko urriaren 2tik.

Larunbat eta igandeez gain, baliogabetzat jotzen baitira, ondoko hauek ere baliogabeak dira udal honetan 2018. urtean:

DATA ARRAZOIA
Urtarrilaren 1a Urte berria
Urtarrilaren 6a Jaunaren Agerkundea
Urtarrilaren 20a San Sebastian eguna (tokikoa)
Martxoaren 29a Ostegun santua
Martxoaren 30a Ostiral santua
Apirilaren 2a Pazko biharamuna
Maiatzaren 1a Langilearen eguna
Abuztuaren 15a Andre Mariaren Jasokundea
Urriaren 12a Espainiako Festa Nazionala
Azaroaren 1a Omiasaindua
Abenduaren 3a San Frantzisko Xabierkoa
Abenduaren 6a Konstituzioaren eguna
Abenduaren 8a Andre Maria Sortzez Garbia
Abenduaren 25a Eguberria

Oharra: jai egunez gain, udaleko bulegoak itxita egonen dira larunbat eta igandeetan, abuztuaren 14, 16, 17 eta 20an (Herriko jaiak) eta abenduaren 24, 26 eta 31n.